Ikastaro 'anitzak' UEUren eskutik

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 19a, 08:17

44. Udako ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak. Inoiz baino anitzagoak izanen direla nabarmendu dute. 30 ikastaro eta jardunaldi guztira.

44. Udako ikastaroak antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak aurtengo. Inoiz baino anitzagoak izanen dira, gainera: ez bakarrik eskaintza zabala izanen delako, baizik, toki gehiagotara iritsiko direlako: Nafarroan Iruñean eta Noainen izanen dira, eta gainerakoak Eibar, Baiona, Bidart, Donostia, Bilbo eta Zumaian.

Guztira 30 ikastaro eta jardunaldi izanen dira. Gertukoenei begiratuta, sei izanen dira ikastaroak eta mahai inguru bat. Ikastaro espezializatuak, dibulgaziokoak eta garapen pertsonalerako izanen direnak.

40 urtez euskal kulturan: Eugenio Arraiza gogoan izeneko mahai ingurua izanen da ekainaren 27an Kondestablearen jauregian. Ikastaroak ere, aurreko urteetan baino lehenago, sanferminak baino lehen izanen dira:

Komunikazio eta soziologiarekin lotutakoa, Politikan izandako aldaketaz hausnartzeko, Sexologia arloan trantsektsualitatea aztertuko dute, Zuzenbideari buruzkoa, HTML aurkezpenak eta Agroekologiaren inguruko beste bat, azken hau Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean antolatua eta Noainen izanen dena.

Dagoeneko matrikula zabalik dago eta www.ueu.eus atari digitalean eman daiteke izena. Webgune horretan informazio guztia dago prest 2016ko udako ikastaroen inguruan.

 

JARDUNALDIAK

Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak.

     Donostia, Ekainak 10

Teknologia, itzultzailearen lagun. Noiz eta nola? Jardunaldia.
     Eibar, Ekainak 22

40 urtez euskal kulturan: Eugenio Arraiza gogoan. (mahai ingurua)
     Iruñea, Ekainak 27

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen II. Bilkura: software librea biblioteka eta artxiboetan.
     Eibar, Ekainak 30

Matematikari Euskaldunen II. Topaketak.
     Eibar, Uztailak 1

Arkitekturan, euskaraz? Arkitektura eta hirigintzaren lan-munduan euskararen egoera, mehatxuak eta erronkak eztabaidatzeko topaketa.
     Eibar, Uztailak 1

Energia eta sare elektrikoak: egoera eta etorkizunerako estrategiak.
     Baiona, Uztailak 6-7

IKASTAROAK

GIZA ZIENTZIAK

Hizkuntzalaritza
Nola idatzi administrazio-testu ulergarriak Administrazioan?

     Eibar, Ekainak 30

Soziolinguistika
Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen.

     Eibar, Ekainak 30-Uztailak 1

GIZARTE ZIENTZIAK

Hezkuntza
Mindfulness eta Arreta Osoa hezkuntzan.
     Baiona, Uztailak 7-8

Hezkuntza, Harremanak
Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxurik gabeko harremanak.
     Baiona, Uztailak 7-8

Hezkuntza, Teknologia
Irakaskuntzarako bideoak: gidalerroak eta tresnak.
     Eibar, Uztailak 13-14

Hezkuntza
Adimen gaitasun handiko ikasleei erantzuna eskolan: eguneroko erronka.
     Eibar, Uztailak 14-15

Komunikazioa, Soziologia
Euskal Herria markaz eta markagintzaz: nazio garapena, berrikuntza eta parte hartzea oinarri.
     Iruñea, Ekainak 28

Komunikazioa, Soziologia
IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako abiapuntu berriak.
     Bilbo, Uztailak 8-9

Kultura
Eta kultura autodeterminatuko balitz?
     Baiona, Uztailak 6-7

Sexologia
Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Haurren (tran)sexualitatea ulertzen.
     Iruñea, Ekainak 28

Sormena
Proiektuak garatzeko metodologia berritzailea, diseinu pentsamenduaren (Design Thinking) hastapenak.
     Baiona, Uztailak 6-7

Politika
Aldaketa Nafarroan, gobernu-kudeaketa aldaketa, erregimen aldaketa? Irakurketa eta etorkizunerako erronkak.
     Iruñea, Ekainak 29

Soziologia
Talde lan eraldatzailea eta parte hartzailea: bide eta proposamenak Euskal Herrian.
     Eibar, Uztailak 11

Soziologia, Feminismoa
Kartzela eta Euskal Gatazka birpentsatzen. Sujetu feminista baten norabidean.
     Eibar, Uztailak 14-15

Soziologia, Agroekologia
Tokiko Esperientzia Agroekologiko eraldatzaileak (II). Agroekologiaren dimentsio sozio-ekonomikoa: lurraldeari lotutako bidezko eredua.
     Eibar, Uztailak 14

Zuzenbidea
Berezko zuzenbide zibilari buruzko hausnarketak (Euskal zuzenbide zibilaren 5/2015 Legearen aldarrikapenaren harira).
     Iruñea, Ekainak 28

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIA

Arkitektura, Hezkuntza
Hazi, eraiki, hezi: arkitektura eta hezkuntza espaziala, haur eta gazteen garapenean.
     Eibar, Uztailak 13-14

Informatika
HTML aurkezpenak egiten Reveal.js plataformarekin.
     Iruñea, Ekainak 27-28

Informatika
Python programazio-lengoaia: ikasi praktikaren bidez.
     Eibar, Ekainak 30-Uztailak 1


ZIENTZIAK

Biologia
Sendabelarrak eta etnobotanika Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora.
     Eibar, Uztailak 11-13

Biologia
Kostako basa-bizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa inter-marealean.
     Zumaia-Getaria-Hondarribia, Uztailak 22-24

Ingurugiroa
Tokiko Esperientzia Agroekologiko eraldatzaileak (I). Praktika agroekologikoak: oilotegi konpostadorea biohondakinen prebentziorako.
     Iruñea (Noain), Ekainak 29

Zientziak, Dibulgazioa
Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak.
     Eibar, Uztailak 11-12

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!