Erreforma fiskalak %5,6 gehiago biltzea ahalbidetu du

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 17a, 08:25
Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria Nafarroako Parlamentuan.

PFEGZn jasotakoak ahalbidetu du gehiago biltzea. Zuhurtziaz hartu ditu datuak Ogasun kontseilariak epe motzean ez direlakoan diru-sarrerak "asko" handituko.

Ekonomia hazteko eta zergengatik jasotzen den dirua nabarmen hazteko denbora gehiago beharko dela nabarmendu du Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak. Alegia, erreforma fiskalak ahalbidetu du %5,6 gehiago biltzea Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren bidez, baina, diru-sarrerak "nabarmen igotzeko" epe luzeagoa beharko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!