Gongorakoa da zaborra bere horretan lurperatzen duen hondakindegi bakarra

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 12a, 08:21

> Azpiegitura faltagatik Europako araudia ez du betetzen.
> Ez dira zabor biodegradagarriak gutxitzen tratamendurik gabe lurperatzen baitira.

Nafarroako zabortegi bakarra da Gongorakoa oraindik ere zaborra tratatu gabe lurperatzen duena. Hau da, errefusa izeneko edukiontzian biltzen dena bere horretan sartzen da lur azpian. Hala, ez du Europak agindutakoa betetzen. Ahalik eta gehien gutxitu behar da araudi horren arabera biodegradagarriak direnak, eta tratatzen ez direnez, ez da lortzen halako zaborra gutxitzea. Parlamentariak izan ziren atzo Gongorako zabortegian bisitan.

Nafarroako Hondakinen Planak jasotzen du 2025erako zaborrik ez egotea tratatu gabe eta edukiontzien %90 birziklatzea. Horixe da xedea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!