Zerrenda bateratuari ezezkoa ematen diola berretsi du Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 4a, 12:53

"Ezker sozialetik" jo nahi duela esan du alderdiak, "abertzaleen agenda" erdigunean egon gabe. Hala, Geroa Bairekin eta EH Bildurekin joateko aukerari iskin egin dio.

Marisa de Simon Ezkerrako kideak argitu du "hasieratik" erabaki duela Ezkerrak "estatu mailako koalizio batekin" joanen dela.

"Ezkerreko indarrekin" joan nahi dute, haren hitzetan, baina ez "eskualdekoekin", baizik eta "Espania mailakoekin".

Joseba Ezeolaza Ezkerrako parlamentariak hausnarketa bera harilkatu du: "Ezkerreko fronte soziala eraiki nahi dugu, eta hori abertzaleen agenda lehentasunezkoa izan gabe egin behar da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!