Parlamentarien solasaldia: ETB ikusteko bide bila

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 4a, 11:46

> Uhalde (Geroa Bai): "Arduradun zehatz bat badago: UPN eta Sanchez de Munian".
> Adolfo Araiz (EH Bildu): "[ETBren emisioa etetean] erabaki nahi dute nafarrok zer ikusi dezakegun eta zer ez".
> Laura Perez (Ahal Dugu): "Lurraldeei utzi diezaietela erabakitzen haien espazio erradioelektrikoa nola antolatu".

Espainiak ETBren emisioa etetea eta bozen errepikapena. Bi izan dira parlamentarien solasaldian landutako gaiak. Geroa Baiko Unai Uhalde, EH Bilduko Adolfo Araiz eta Ahal Duguko Laura Perez aritu dira hitzetik hortzera dabiltzan auziak jorratzen, Juan Krus Lakasta kazetariaren gidaritzapean.

Lehenengo gaia: Espainiako Industria Ministerioak ETBren emisioa eteteko eskatu du.

Unai Uhalde (Geroa Bai)

"Arduradun zehatz bat badago: UPN eta Sanchez de Munian. Kudeaketa batzuk egin zituen azken momentuak, eta horrek gaur gertatu behar dena ekartzen du. Zer irtenbide izan dezaken honek? Eusko Jaularitzak eta gaur Nafarroako Gobernuak protokolo bat sinatu behar dute, bien harremanak zehazteko. Irtenbide bat izan daiteke. Baina, epe motzen, honek ekartzen du etetea. Oso larria iruditzen zaigu UPNren jokaera asunto honekin".

Uhalde: "Arduradun zehatz bat badago: UPN eta Sanchez de Munian"

Adolfo Araiz (EH Bildu)

"Hemen irakurketa politikoaz gain, badago beste irakurketa bat: Tontotzat jotzen gaituzte. Badirudi batzuek hemen, zentsura paper hori nahiko barneratuta dutenez, erabaki nahi duteka Nafarroko herritarrok zer ikusi dezakegun eta zer ez. Hemen inor ez da behartzen ETB, Euskadi Irratia edo Euskalerria Irratia entzutera. Nahi ez duenak ez du ikusten ez du entzuten".

"Paradoxikoki, teknologia hain aurreratuta dagoen momentuan, saiatzen ari dira batzuk haizeri ateak jartzen. Egonen dira formulak. Nahi ez duenak ez du ikusten, baina erabakitzeko eskubidea hau da. Nahi duenak erosten du egunkari bat eta nahi duenak bestea. Hori da askatasuna".

Araiz: "Nahi duenak erosten du egunkari bat eta nahi duenak bestea. Hori da askatasuna"

Laura Perez (Ahal Dugu)

"Honek erakusten duena da UPNk duen jarrera obsesiboa euskararekiko. Herritarrak batzuk besteen kontra jarri nahi dituzte, argudiorik gabe. Beti normaltasunez, eta orain, badirudi ezin dela".

"Badirudi espazio erradioelektrikoa estataleko konpetentzia bat dela, agian ikusi beharko genuke hori nola kudeatu. Okurritzen zaidana da gobernu aldaketa Madrilen. Lurraldeei utzi diezaietela erabakitzen haien espazio erradioelektrikoa nola antolatu".

Perez: "Lurraldeei utzi diezaietela erabakitzen haien espazio erradioelektrikoa nola antolatu"

Bigarren gaia: Espainiako hauteskundeetarako zerrenda bateratua egonen ote da?

Unai Uhalde (Geroa Bai)

"Geroa Bairen apustua lau indarren arteko apustua da. Argi eta garbi. Uste dugu egin behar dela hauteskunde hauen atarian. [...] Maiatzean gaude, urte bat daramagu aurrerapausoak ematen [lauko gobernuan], eta nik uste dut hauteskunde orokor berri hauen aurrean ardura bat dugula ere. Saiatu behar gara Madrilera eramaten zerrenda bateratu bat".

Uhalde: "Geroa Bairen apustua lau indarren arteko apustua da"

Adolfo Araiz (EH Bildu)

"Gu gaude geunden tokian. [Abenduan] guk defendatu genuen orain defendatzen ari garena. Aldaketa hura defenditu beharko zela. [...] Gu prest egonen ginateke Ahal Duguren lidergoa onartzeko, baina, horretarako, egon behar da borondate amankomuna hitz egiteko".

Araiz: "Gu prest egonen ginateke Ahal Duguren lidergoa onartzeko, baina, horretarako, egon behar da borondate amankomuna hitz egiteko"

Laura Perez (Ahal Dugu)

"Nahiko ikuspuntu ezberdinak daude. Zein ote marka hoberena alderdi popularreko ordezkariak Madriletik kentzeko? Askok diote estatu mailan Podemosek Podemos bezala indar handiagoa duela".

"Egiten digute proposamen bat eta gainontzeko guztiek jartzen dituzte aldez aurretik baldintzak. [...] Ez litzateke berriz ere gertatuko, aldaketarekin bezala, izen kontuengatik gauzak nahastea?".

Nafarroako Hiritarren Kontseiluan landu dute zerrenda bateratuaren gaia Ahal Dugun, eta ostiralean izanen dute tokian tokiko zirkuluen eta asanbladen emaitza.

Perez: "Ez litzateke berriz ere gertatuko, aldaketarekin bezala, izen kontuengatik gauzak nahastea?"

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!