"Legez kanpokoa" da Urbasa parkeko harrobia Gurelurren ustez

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 3a, 08:13
Urabasa-Andia Parke Naturalean dagoen harrobiaren irudia. Arg: gurelur.org

Ingurumene kontseilariari salaketa aurkeztu diote eskatuz itxi dezala harrobia.

Gurelurrek, Nafarroako natur balioen babesa eta zabalkunde lana egiten duen elkarteak, salaketa aurkeztu dio Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalderi Urbasa-Andiako Parke Naturalean dagoen harrobia legez kanpokoa delakoan. Salaketaren bidez eskatu dutena da harrobia bera ixtea.

Lizarragako tunelaren ondoan kokatua dago harrobia eta "ingurumenari kalte ugari" egiten dizkiola ziurtatu dute. Horrez gain, "legez kanpo" ari da jardunean. Harrobi horrekin zerikusia duten dokumentu guztiek argi jasotzen dute 1997an zuela iraungitze data.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!