Eskola jazarpena prebenitzeko berariazko programa jarriko du martxan Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 11:45

Haurren %5,9 pairatu dute inoiz bullyinga, Hezkuntza Sailaren arabera. Bizikidetza Aholkularitzak 130 kasu erregistratu ditu aurten.

Laguntza izenarekin bataiatu dute aplikatzeke dagoen ekimena. Jada existitzen diren gainontzeko protokoloekin eta gainontzeko laguntza programekin bateratuko dute.

Exekutiboak bullyingaren kontrako baliabideak aktibatzeko eman beharreko egin beharreko urratsak gogorarazi ditu. 900 841 551 telefono dago, bai eta convive@cfnavarra.es emaila ere. Halaber, Hezkuntza Sailaren webgunean informazio gehiago aurki daiteke.

Bizikidetza Aholkularitzak 60 formazio ekintza egiten ditu urtero, eta 1.350 irakaslek jasotzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!