Haur Kantari jaialdian hamasei talde batu dira Tafallan

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 2a, 09:53
Argazkia: Haur kantari jaialdiko haurrak, Tafallar.

Lehiaketaren 27. aldian, 5 eta 14 urte arteko 200 haur inguru aritu ziren larunbateko saioan, Kantuzale elkarteak antolaturik.

Hamazazpi euskal abesti interpretatu zituzten: betiko abestiak, abesti modernoak eta bertsioak, koreografia originalak eta janzkera bereziekin apainduz. "Kolorez betetako jaialdia izan zen, zoragarria eta alaitasunez beteta", antolatzaileen hitzetan..

 Amaia Domíguez antolatzaileak datorren urteko emanaldian izanen diren aldaketak iragarri zituen: "Lan handia bada ere, Nafarroako udal desberdinen laguntzari esker eta haur eta gaztetxoen ilusio eta bizipen miresgarrien indarrez, antolaketan jarraitzeko gogoekin jarraitzen dut. Emanaldien aurreko prestaketak suposatzen duen ahaleginak merezi izaten du beti, oholtza gainean igotzen den artista txiki bakoitzaren ilusioa ikusita".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!