Asun Olaetxea, kontuen Ganberako presidente

Euskalerria Irratia 2016ko api. 29a, 13:24

Helio Robledaren lekua hartu du gaurtik aurrera Olaetxeak. Datozen sei urteearako Kontuen Ganberako presidente izanen dela hitz eman du gaur Nafarroako Parlamentuan.

Asun Olaetxea izanen da gaurtik aurrera eta datozen sei urteetan Kontuen Ganberako presidente. Hala hitz eman du gaur Nafarroako Parlamentuan.Eta ekitaldiaren aretora, hiru lehendakariak elkarrekin sartu dira. Asun Olaetxea bera, Kontuen Ganberako presidentea; Nafarroako lehendakari Uxue Barkos eta Parlamentukoa, Ainhoa Aznarez.

Olaetxeak esan du, hartu duen karguarekin erronka handia duela, baina, Kontuen Ganbera orain arte bezala organo independente, profesional, objektibo eta inpartziala izaten segitzeko lan eginen duela. Nafarroako kontu publikoen gardentasuna eta kudeaketaren hobetzean eginen duela lan nabarmendu du.

Kudeaketaren kultura berrian murgildu beharra dagoela dio Olaetxeak. Efikazian eta efizientzian, diru gutxiagorekin gehiago egin. Azken urteotan egindako zenbait inbertsio eta kudeaketa zalantzan jarri ditu. Analisien faltagatik, esan du, inertzia izan da kudeaketan eta inbertsio zalantzatsuak egin dira. Kontuen Ganberak, gizarteari zabalik segituko duela esanez amaitu du hitz hartzea.

Hala, Nafarroako Parlamentuan kargu hartu du Olaetxeak. Helio Robleda izan da azken agintaldian Kontuen Ganberako presidentea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!