Kamioilari bat hil da Lantz inguruan kamioia irauli ostean

Euskalerria Irratia 2016ko api. 29a, 13:20
Argazkia: Iraulitako kamioiaren irudia.

Zaragozako 47 urteko gizona zen zendutakoa. N-121-A errepidean gertatu da ezbeharra, gau partean.

Foruzaingoaren arabera, 03:10ean jazo da istripua.

Behobia-Iruñea errepideak ezbehar kopuru handia dauka, bertatik pasatzen dira eta zama handia daramaten ibilgailuak. Iaz, 9.494 ibilgailuk erabili zuten bide hori; horietatik, 2.570 astunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!