"Aldaketaren indarrak" batera joatea "zentzuzkoa" dela adierazi du Barkosek

Euskalerria Irratia 2016ko api. 29a, 10:44
Argazkia: Nafarroako presidente Uxue Barkos.

"Herritarren aginpideari erantzunik ez diote eman Espainiako alderdiek", Nafarroako presidentearen irudiko, eta hauteskundeak errepikatzeak "frustrazioa" eragin dio.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra batera aurkeztea. Horra bidea presidentearen aburuz: "Zentzuzko begirada batekin, hori da bozak berriz deitzeak alderdiei exijituko liekeen erantzuna". Are gehiago zehaztu du, "erantzun zentzuzkoa eta zuhurra" da.

Geroa Bai eta EH Bildu biak batera joateaz ere hitz egin du. Lauko gobernuaren inguruko "edozein erlazio" ontzat jo du. Iruzkina gaineratu du, dena dela: "[Erabakia] ez dagokit niri, baizik eta lau indarren arteko elkarrizketei".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!