Urte hasieratik 137 biztanle gutxiago ditu Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 29a, 08:26

Joera bilakatu da azken urteotan biztanle galera izatea erkidegoan. 640.339 herritar daude erroldatuak Nafarroan aurten.

Lau hilabete baino ez ditu beteko datozen egunetan 2016ak eta dagoeneko 137 biztanle gutxiago ditu Nafarroak. Azken urteotako joera da herritar kopuru gutxiago izatea gurean. Guztira, hori bai, 640.339 pertsona daude erroldatuta: 585.673 Espainiako herritartasuna dute eta 54.666 atzerriko herrialderen batekoa. 2009tik beheranzko joera du Nafarroako biztanleriak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!