ETB ikusteko hitzarmena ukatu zion UPNk Industria Ministerioari

Euskalerria Irratia 2016ko api. 29a, 08:13

Euskal Telebista ikusteko hitzarmena 2013an hautsi zela jakinarazi zion UPNk Industria Ministerioari nahiz eta egun indarrean den oraindik.

Nafarroan Euskal Telebista ikusi ahal izateko mugak jarri zituela UPNk agerian geratu da. Joan den apirilaren 18an egungo Gobernuak ezagutu zuen 2015ean Industria Ministerioan salaketa jarri zuela alderdi erregionalistak Euskal Telebista ikustearen aurka. Hala, Ministerioak jakin nahi izan zuen ba ote zen hitzarmenik ETB Nafarroan ikusteko eta ezezkoa eman zion alderdiak, 2013an hautsi zela hitzarmen hori argudiatuta. Ez da egia hori Ana Ollo kontseilariak azaldu zuenagatik. Izan ere, Miguel Sanzek eta Patxi Lopezek 2009an sinatu zuten akordioa, eta egun, indarrean dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!