Gazteek "indarkeria oro" gaitzestea nahi du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 28a, 13:26
Argazkia: Martxoko ikasle mobilizazioaren osteko istiluak.

Gazteria Planaren II. edizioan, "zehar lerro gisa" landuko dute bortizkeria gaitzestea; gainera, "legitimazioa kentzeko kanpaina instituzionala" jarriko du abian.

UPNk eskatuta egon da Nafarroako Parlamentuan Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Albaro Baraibar. Erregionalistek ikasle grebaren inguruko iritzia eskatu diote. Baraibarrek gaitzetsi egin ditu gertatutako istiluak, "karga politikoa" badutela esan du, dena dela.

Bortizkeria. Gazteriaren II. Planean hizpide argia izanen dela argitu du exekutiboko kideak, "zehar lerroa" izanen baita. Prebentzio kanpainak jarri nahi ditu martxan Nafarroako Gobernuak.

"Bortizkeriaren gaitzespena bizitzaren esparru guztietan" egitera bultzatu nahi dituzte gazteak. Bide horretan, indarkeriari "legitimazioa kentzeko kanpaina" instituzionala iragarri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!