Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak irabazi du Atarrabiako III. Koru Festa

Euskalerria Irratia 2016ko api. 27a, 13:36
Argazkia: Paz de Ziganda Helduen Abesbatzako kideak.

 

Atarrabia Abesbatzak antolatuta, apirilean, abesbatza lehiaketa egin dute herriko Kultur Etxean.

 

Aurtengo edizioan, Tuterako Gaztambide Abesbatza, Azkoiengo Musika Eskolako Abesbatza, Txantreako Arturo Kanpion Abesbatza, Leitzako Jeiki Abesbatza, Doneztebeko Mendi Abesbatza eta Atarrabiako Paz de Ziganda Helduen Abesbatza aritu dira kantuan.

Azken honek irabazi du III. Koru Festa. Pasa den igandean eginiko kontzertuaren ondoren jaso zuen sari nagusia.

 Paz  de Ziganda Helduen Abesbatza, batez ere, Atarrabiako Ikastolako hainbat irakaslek eta gurasok osatzen dute. PDZHA 2010. urtean sortu zen eta emanaldiak eskaini ditu Nafarroako herri askotan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Toledon, Madrilen eta Bartzelonan.

2015. urteko abenduan Santo Domingo de la Calzadako XXV. Gabon Kanta Lehiaketa irabazi zuen.

Paz  de Ziganda Helduen Abesbatzako zuzendaria Mari Paz Arizkun da. Eskarmentu handiko musikaria dugu. Aurretik, ONCE erakundeko Media Luna Abesbatza eta Berriozarko Elkarrekin abesbatza zuzendu zituen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!