Eskola jazarpena nozitzen duten %70ek egunero pairatzen dute

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 12:30
Argazkia: Bullying egoera bat.

> 13 urteko nerabeak dira bullyingaren efektuak gehien jasotzen dituztenak

ANAR bullyngaren inguruko elkartearen ikerketa batek atera ditu argitara datuok.  Horren arabera, %40k urtebete baino gehiago daramate bazterketa jasaten. Gainera, hamarretik hiruk ez dute etxean deus kontatzen bazterketaren inguruan. Adinari dagokionez, 13 urteko nerabeak dira bullyingaren efektuak gehien jasotzen dituztenak.

Elkateak bullyingaren kontrako telefonoa dauka, eta 2015ean 25.000 dei jaso ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!