Aparteko ordainsaria "lehenbailehen" eman nahi du Ahal Duguk; Geroa Baik gobernu egutegia segitu nahi du

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 09:11
Argazkia: Laura Pereze, Ahal Duguko parlamentaria.

"%21,4 gehiago bildu da aurten", ziurtatu du Ahal Duguko Perezek, ondorioz, aparteko ordainsaria "ahalik eta lasterren" bueltatu dadin du xede.

Aurrekontuek "lehentasunezko" neurri gisa jaso zuten ordainsaria ematea, eta Perezen ustetan, "posible da jada eskatzea". Data bat ere iradoki du: uztaila. Ordurako ordaindu daitekeelakoan dago.

Geroa Baik, haatik, 2017an hasi nahi du bueltatzen, 2018rako dena bueltatua izateko, Foru Gobernuaren aurreikuspenei jarraiki. Koldo Martinezek esan du "aztertu" egin behar dela gaia, nolanahi ere.

EH Bilduk adierazi du "irekita" daudela, "ahalik eta lasterren egiteko aukera baldin badago". Nolanahi ere, oharra egin du: "Ez da nahikoa bildutakoaren datu zehatz batekin, eta diru bilketaren eboluzioan jarri behar da arreta". Ikuspegi orokorra behar dela defendatu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!