Aurreikusitako defizita izanen du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 08:46
Argazkia: Airef-eko ordezkarien mahaia.

> Martxan dagoen aurrekontua egoki segituz gero, %0,7ra iritsiko da.> Espainian 4.000 milioi euroko "doikuntzak" egin beharko lirateke, Airef-en irudiko.

Nafarroak ez du "ahalegin berezirik" egin beharko ekonomia arloan. Ardura Fiskalaren Autoritate Intependenteak (Airef) hala uste du, behintzat.

Espainia BPGaren %3,6ko defizitera iristea proposatu du Madrilek, Egonkortasun Programaren karietara. Baina Airefek are gehiago murriztu nahi du. Haren arabera, aurreikusitako 2.000 milioi euroko "aurrekontu doikuntzara" 2.000 milioi euro gaineratu behar zaizkio; horretarako, aurreikusitako defizita beteko ez luketen lurraldeek guztira 1.443 milioi euroko "doikuntza" egin beharko lukete -Aragoi, Kantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Katalunia, Balentzia, Madril eta Murtzia dira-.

Autoritare fiskalaren arabera, Espainian aurreikusitako %2,7ko hazkunde ekonomikoa posible da eta %3,6 defizitarekin bateragarria.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!