Tortura salatzeko kartelak erakutsi dituzte EH Bilduko parlamentariek eta Ana Beltran (PPN) asaldatu egin da

Euskalerria Irratia 2016ko api. 21a, 12:21

> "Zuek zarete torturatzen dutenak, hiltzaileak babestu dituztenak", leporatu die Beltranek Bilduko parlamentariei, Burlatako atxiloketak salatzeko protestan ari zirela.

Eztabaida gori joan da gaur Nafarroako parlamentuan, EH Bilduko ordezkariek tortura salatzeko afixak erakutsi dituztenean. Ana Beltran popularraren txandan gertatu da, hain zuzen, eta haserre bizian jarri da PPNko kidea.

"Zuek zarete torturatzen dutenak, hitzaltzaileak babestu dituztenak", oihu egin du Beltranek. Ostean, osoko bilkuratik alde egin dute PPNko bi parlamentariek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!