Errenta aitorpenean 'Gizarte Helburuak' laukitxoa markatzeko proposamena

Euskalerria Irratia 2016ko api. 20a, 08:12

Eta zuk, zer markatzen duzu? galdera horrekin abian jarri du Gizarte Erakundeen Plataformak kanpaina: "Keinu baten bidez proiektu soizaletara bidera daiteke aitortzen dugunaren %0,7".

Eta zuk, zer markatzen duzu? galdera horrekin abian jarri du Gizarte Erakundeen Plataformak kanpaina. Errenta aitorpena egiten ari garen honetan, gogorarazi dute keinu baten bidez proiektu soizaletara bidera daitekeela aitortzen dugun horren %0,7.

'Gizarte helburuak' izeneko laukitxoa markatuz Nafarroako 150 erakundek kudeatzen dituzten arlo sozialeko programak finantzatzen dira. Guztira 380 proiektu bultzatzeko aukera dago. Iaz, 5.576.217 euro eskuratu zituzten bide horretatik. Gizarte ekintzako egitasmoetara joan zen erdia, %15 langabeentzako laguntzetara, naziorteko kooperaziora %30 eta ingurumen alorrera %5.

Aukera bat baino gehiago

Errenta aitorpena egiterakoan, lau aukera daude zergetan ordaintzen den %0,7a bideratzeko: gizarte helburuak laukitxoa markatzea, Eliza Katolikoarena markatzea, biak markatzea edo bat ere ez.

Gizarte helburuak laukitxoa markatzeko kanpaina jarri dute martxan. Proiektu sozialak ekonomikoki babesteko beharrezkoa duten laukitxoa dela nabarmendu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!