Hamar higiezin, enkantean

Euskalerria Irratia 2016ko api. 12a, 09:21

Ekainaren 13ra arte egin ahal izanen da enkantean parte hartzeko proposamena eta hil horren 28an eginen da banaketa.

Erabili gabe dituen hamar higiezin enkantean aterako ditu Gobernuak. Etxebizitzak, ofizinak, lokalak eta eraikitzen ari diren hotelak daude aukeran. Nafarroan barreiatuak daude kokagune desberdinetan, hiru Iruñean.

Herritarrek proposamenak egin ditzakete enkante horretan parte hartzeko ekainaren 13ra arte eta hilabete horretako 28an banatuko dituzte higiezinak proposamen onenen artean. Lehen tandan saldu gabe gelditzen badira %15 merkeagotuko dituzte higiezin horien prezioa. 1,4 milioi euroko eskaintzan aterako dituzte hamar horiek eta banaka aterako dituzte enkantean.

         -Ofizina eta etxebizitza Tutera kaleko 24.ean. 327,37 metro koadro ditu. 293.500 eurotan   irtengo da enkantean.
         -Etxebizitza Alfonso Batallador kalean. Osasunarena da 2015eko apiriletik. 131 metro koadro ditu. 216.564 eurotan irtengo da enkantean.
         - Merkataritzako gunean Urzainki kalean. 630 metro koadro ditu eta 404.860 eurotan irtengo da enkanetan.
         - Etxebizitza eta biltegia. Lizarrako bidean, 5. Zenbakian dago eraikina. 1.101,30 metro koadroan eraikitakoa da. 85.630 eurotan irtengo da enkantean.
         -Agoizko Industria Poligonoan industria-nabea. 863,28 metro koadro ditu eta 70.700 eurotan irtengo da enkantean.
         -Noainen eraikitze lanean dagoen hotela. 1.269 metro koadroko azaleran dago. 124.540 eurotan irtengo da enkantean.
         -Gari siloa Urrozen. 4.476 metro koadro ditu eta 4.500 eurotan irtengo da enkantean.
         -Orubea Los Arcosko poligonoan. 11.300 metro koadro ditu eta 78.000 eurotan irtengo da.
         -Orubea Zangotzan. 54 metro koadro ditu eta 18.400 eurotan irtengo da.

Interesa dutenek higiezin hauetan proposamena egin ditzakete eta hitzordua eskatu higiezin horiek lehenago ikusi ahal izateko. Yanguas y Miranda kaleko 27.ean eskura daiteke informazio guztia, 848422977 edo lsanmars@navarra.es.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!