Nafarroako epaitegiek blokeatuta duten dirua: 23 milioi euro

Euskalerria Irratia 2016ko api. 11a, 09:11

Epai irmoaren zain dauden auzi judizialak direla eta erretenitutako diru da; besteak beste, isunena, indemnizazioena eta fidantzena.

Santander bankuan dago diru hori -azken lehiaketa irabazi zuen eta-, herritarrek, bankuek, enpresek eta bestek sartuta, "badaezpadako neurri gisa", eta finantza, isun, enbargo, Lan Erregulazio Txostenen funtsak eta gisa horretako auziei dagozkienak dira.

Asko badirudi ere, nahiko zifra egonkorra da, eta azken urteotan beti mantendu da 20 eta 30 milioiren artean. Espainiarekin alderatuz, oso datu onak dauzka Nafarroak, izan ere, auziak azkarren prozesatzen dituenetako bat da, eta horrek, ezinbestean, eragina dauka blokeatuta diru kopuruan.

9.040 mugimendu

2015ekoak dira zenbakiak. Orotara, iaz, dirua sartzeko 5.537 mugimendu egon ziren, eta 6.255.380 euro eman zituzten. 3.503 mugimendu, ordea, diru irteerak izan ziren, 7.543.873 euroko kostuarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!