Akordio programatikoa betetzeko exijitu dio Oinarrizko Errentaren Aldeko Plataformak Gobernuari

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 1a, 13:48

Ziurtatutako Gizarte Errentak ez ditu akordio programatikoak jasotako oinarrizko neurriak ere jasotzen. Hala salatu dute.

Ziurtatutako Gizarte Errentak ez ditu akordio programatikoak jasotako oinarrizko neurriak ere jasotzen. Hala salatu dute gaur Oinarrizko Errentaren aldeko plataformako kideek.

Gizarte zerbitzuak ziurtatu nahi zituen Nafarroako Gobernu berriko akordioak, «elkartasun, justizia eta zuzentasun» printzipioak ardatz, eta, horretarako, herri mugimenduko hainbat eragilek eskatutakoak sartuko zituela hitz eman zieten, baina, ez dira betetzen ari.

Salatu dute, oinarrizko baliabideak ez dituztela ziurtatuko eta beharra duen jende asko ziurtatutako errenta hori jasotzetik kanpo geldituko dela.

Ostegunean bilera izanen dute plataformako kideek Nafarroako Gobernuko kideekin, Gobernua babesten duten lau alderdietako eledunekin eta gizarte arloko eragileekin. Eskuartean duten proposamena atzean uztea espero dute eta minimoak diren oinarrizko beharrak jasoko dituen errentaren alde egitea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!