Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeak partzialki despribatizatuko ditu gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 11a, 12:43
Ospitaleko sukaldeak, artxiboko irudi batean

Arazo juridikoak direla kausa, neurria ez da gauzatuko indarrean den kontratua amaitu arte.

Foru exekutiboak 2,5 milioi bat euro ordainduko dizkio Mediterranea de Catering enpresari, sukaldeak berrerosteko. Nolanahi ere, distribuzioak esku pribatuetan segituko du. Inbertsio horren bidez 30 lanpostu sortuko ditu. Arazo juridikoak direla kausa, despribatizazioa ez dute eginen indarrean den kontratua amaitu arte. Pribatizazioak “janarian kalitate jaitsiera nabarmena” eragin zuela nabarmendu du Osasun Departamentuak.

Nafarroako Gobernua zerbitzu publikoak despribatizatzearen aldeko apustua egiten ari da. Departamentu guztietan egiten ari dira urratsak norabide horretan, bereziki Osasun eta Zerbitzu Sozialen departamentuetan.

 

Duela aste gutxi, gaixo batek arrok topatu zituen Mediterranea de Cateringek zerbitzaturiko janarian, eta irudia sare sozialetan partekatu zituen.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!