Lander Aurrekoetxea Nafarroako suhiltzaileen ordezkarietako bat da: "2015a oinarrizko lan talderik gabe gelditu ginen, minimoetara ere ez da iristen suhiltzaileen kopurua". Baliabide eskasak eta legeak eskatzen dituen oinarrizko giza baliabiderik gabe daudela salatu du Nafarroako Parlamentuko lan saioan. "Joan den legealdian ez zen Lan Eskaintza Publikorik egin suhiltzaileentzako eta jardunean gabiltzanak oso gutxi gara", azaldu du Aurrekoetxeak. "Zenbait larrialdi zerbitzutan ezin izaten dugu behar bezalako arreta eskaini", salatu du.