Amnesty Internationalek haren lan ildoak aurkeztu dizkio Ainhoa Aznarezi

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 10a, 08:55
Argazkia: Julia Polvorosa Caceres (AI), Ainhoa Aznarez Igarza eta Adriana Goikoetxea Basilio (AI).

Parlamentuko presidentearekin bilera egin du Nafarroako delegaritzak, 2016ko lan-ildoak ezagutzera emateko xedez. Bertako instituzioekin elkarlana, kaleetan ekimenak egitea, ekintzaileak bilatzea eta sinadurak biltzea dira helburu nagusiak.

AIko bozeramaile eta koordinatzaile Adriana Goikoetxea egon da bilkuran; hark azaldu du Bety Caño ekintzaile mexikarraren kasuaren berri eman nahi dutela gurean. 2010ean erail zuten, segada batean, San Juan Copalako komunitate indigenarantz zihoala.

"Giza eskubideei dagokienez hemengo legeen antzeko legeak badauzkate ere, bertan ez dira betetzen, horregatik da garrantzitsua gertakariak argitzeko lan egitea", esan du Goikoetxeak. Bide berean, ekimenen egutegia aurkeztu dio Aznarezi, eta presidenteak jakin-mina adierazi du.

"Gure helburu nagusia bat eta bakarra da: mundua hau ez dadila berdina izan, baizik eta bidezkoa". Goikoetxeak harilkatu du esaldia, eta zera gaineratu du: "Horregatik ahotsik ez duten horiei ahotsa ematen inbertitzen dugu gure denbora".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!