Nafarroako Parlamentua ere .eus domeinua erabiltzen hasi da

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 9a, 10:43

www.nafarroakoparlamentua.eus da gaitu duten helbidea; bestale, mezu elektronikoei dagokienez, langileek erabiliko dute .es edota .eus erabiliko duten.

Abuztuan egin zuen .eus erabiltzen hasteko proposamena EH Bilduk, eta fundazioarekin harremanetan jarri ostean, orain jarri dute martxan.

Luzea izan da prozesua. Izan ere, partikular batek erregistratu zuen nafarriakoparlamentua.eus sareko ataria, eta helegite baten bitartez erdietsi dute domeinua libre uztea.

Zer gerta ere, honako helbide hauek guztiak dauzka parlamentuak erreserbatuta: nafarparlamentua.eus; nafarroakoparlamentua.eus; parlamentodenavarra.eus; eta parlamento-navarra.eus.

Baikor baloratu du domeinua eskuratu izana exekutiboak: "euskara gainerako hizkuntzen maila berean jartzen du. Hori lagungarria da euskararen normalizaziorako eta nazioarteko aintzatespena lortzen du euskararen herrialdearentzat".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!