Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Eremu ez euskalduna izendatutakoan ere, ongi etorri

Euskalerria Irratia 2016-02-09 09:07   Euskara  Nafarroa

Nafarroako mugan sartu orduko eremu ez euskalduneko errepideko kartelek orain arte ez zuten euskarazko hitzik. Aldaketarekin, euskarak lekua hartu du baina oraindik letra tamaina txikiagoan.

Eremu ez euskalduna izendatutakoan ere, ongi etorri
ESAko sarreran 'ongi etorri' dio kartelak orain. Arg: Fermintxo Zabaltza | Ikusi handiago | Argazki originala

Nafarroako Gobernu berria hasi da zuzentzen Nafarroara errepidez sartzeko zeuden zenbait kartel. Ongi etorri dioten kartelak dira, eta eremu ez-euskaldunean xafla horiek gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz zeuden, baina ez euskaraz. Bada, Gobernua horietako batzuk euskaratzen hasi da. Hori bai, oraindik gaztelaniazko hitzak letra tamaina handiagoz daude, euskarari tamaina txikiagoa eman diote.

Erantzunak

Mintxo 2016-02-09 10:52 Erantzuna | #1

Egia esan, UPNren legegintzaldiko azken garaiko irizpideak aplikatu dira. UPNk hasieran ez zuen euskararik erabiltzen kartel horietan, eta azkenean erabiltzen hasi zen, honela:
"Reyno de Navarra" ez zen euskaratzen, eta euskarazko zatia ("ongi etorri") ttikiago jartzen zen. Hori "eremu ez-euskaldunean".

Hona hemen errotuluetarako irizpideak, nonbait indarrean daudenak oraindik ere:

http://www.turismo.navarra.es/imgs/ManualSenali...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa