'Galdutako Objektuak' dokumentala diruz laguntzeko eguna, Agoitzen

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 9a, 08:31

Larunbatean eginen dute jaia. Herri bazkaria eta pilota partidak izanen dira nagusi.

Larunbatean Agoitzen Galdutako Objektuak dokumentala diruz laguntzeko eguna antolatu dute. Egun osoko egitaraua dute prest. Dokumentala,  Mikel Zabalza eta torturak Euskal Herrian izan duen eraginaren ingurukoa da.

Ekitaldi nagusia 13:00etarako antolatu dute. Gero herri bazkaria eginen dute eta arratsaldez pilota partiduak izanen dira. Nafarroako erremonte eskolako jokalariak hasiko dira jokoan eta gero, esku pilotako partidak izanen dira: Aritz Lasa-Pello Martinez de Eulate eta Goñi III-Eugi.

Liburu aurkezpena, bezperan

Otsailaren 12an, Ion Arretxek "Intxaurrondo la sombra del nogal" liburuaren aurkezpena eginen du, 19:00etan Aurelio Leon aretoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!