Industria Ministerioarekin batzartuko dira TRWko enpresa komitea eta Nafarroako Gobernua

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 9a, 08:20
TRWko langileek babesa jaso zuten joan den hilaren 30eko manifestazioan. Arg: @romeoaritz

250 langile kaleratzea aztertzen ari da enpresa eta horren aurrean irtenbideak ba ote dauden aztertzeko batzartuko dira ostegunean Madrilen.

Ostegunean Madrilen dute hitzordua Industria Ministerioak, TRWko enpresa komiteak eta Nafarroako Gobernuak. TRW enpresak mahai gainean jarritako 250 kaleratzeen aurrean irtenbideak bilatzea da xedea. Iruñeko lantokian lan erregulazio espedientea jarri nahi du abian enpresak, lantoki horrek sortzen dituen galerak direla-eta.

Industria Ministeriotik Landabengo lantokiko enpresa komiteari esana dio, enpresako zuzendaritzarekin hitz egiteko eta negoziatzeko prest dagoela eta bere esku dagoena eginen dutela. Enpresa komiteko kideek esan dute, joan den hilaren 30ean manifestazioan eskatu zituzten konpromisoak iristen ari zaizkiela, batez ere Nafarroako Gobernutik. Orain baina, aurrera pausoak antzeman nahi dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!