Hezkuntzan zerrenda bakarra osatzeko aukera ez dago argi

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 8a, 13:52
Mahai eledunen batzarra bilduta.

Gobernua babesten duten alderdien artean, Geroa Baik eta EH Bilduk uste dute, bidezkoa den aukera dela; Podemos-Ahal Duguk eta Ezkerra eszeptiko agertu dira eta UPN, PSN zein PP ez datoz bat.

Zerrenda bakarra osatzearen aukerak hautsak harrotu ditu oraingoan alderdien artean. Gobernua babesten duten alderdien artean, Geroa Baik eta EH bilduk uste dute, bidezkoa den aukera dela.

Geroa Baiko Koldo Martinezek uste du, UPNk urteotan egindako bidegabekeriei aurre egiteko balioko lukeela, nahiz uste dute, herritar zenbaiten artean gaizki ulertu daitekeen, alderdi erregionalistak urteotan egindako euskararen kontrako politikak sinestu dituztelako.

Adolfo Araizek partxetzat jo du bi azterketa egiteko aukera ematea irakasleei, gaztelaniaz eta euskaraz egin ahal izateko. Hori ez da zerrenda bakarrean egituratuko eta zenbait sindikaturen nahiei men egitea ere leporatu dio Gobernuari.

Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra eszeptiko azaldu dira. Laura Perezek esan du, zenbat eta gaitasun gehiago izan irakasle batek aukera gehiago eman behar zaizkiola, baina ez bakarrik, hizkuntza gaitasunak kontuan hartuz, baita bestelako arloak ere, espezialitateak adibidez.

Izquierda-Ezkerrari ez zaio aukera desegokia iruditzen bi azterketa egitearena, baina esan du, modu horretan ez direla zerrenda bakarra osatzen, eta polemika horretan ez direla sartuko.

Guztiz zerrenda bakarraren aurka gainerakoak: UPN-PSN eta PP.

Lan Eskaintza Publikoak bi azterketa bi egunetan egiteak esan nahi du, izkutuko zerrenda bakarra osatu nahi izatea. UPNk sektarismoz jokatzea leporatu dio Gobernuari beste behin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!