Iruñeko liburutegiek %9 erabiltzaile gehiagorekin itxi dute urtea

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 5a, 13:11

53.063 erabiltzaile txartel daude 2015. urtea amaituta, 2014an baino %9 gehiago. Azken urtean aurrekontuak %12 egin du gora.

Aurreko urtean 495.000 bisita izan dira, gehienak San Frantzisko liburutegira (85.000 bisitari). Halaber, txartelei dagokienez, 53.063etatik 7.417 umeenak dira, alegia, %13,7.

Materiala. Horra bestelako aldaketa bat: geroz eta material gehiago dute. Esaterako, ikus-entzunezkoen arrakastak gora egin du, eta irailaren 1etik aurrera bi egunkari gehiago daude eskuragai: Berria eta Gara. Nolanahi ere, liburuak dira mailegatuenak %60.

202.000 mailegu egin zituzten San Frantzisko, Txantrea, Iturrama, Mendillorri, Arrosadia, Sanduzelai, San Pedro, Yamaguchi eta Etxabakoizko liburutegiek.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!