Euskararen osasunaren inguruko proiektua abiatuko dute euskal lurralde guztiek elkarlanean

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 4a, 13:51

Hiztun kopurua, erabilpena, ezagutza maila, ikasteko era, kultur ekoizpenekiko lotura eta beste aztertuko dituzte errolda eta inkesten bidez, tokian tokiko hizkuntza politikak eratzeko.

Europar Batasuneko Mugaz Haragoko Kooperazio Programari (POCTEFA) esker, batera ariko dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Gobernua, Nafarroakoa eta Aquitaniako eskualdea (Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa barnebiltzen dituena).

Hala, 598.488 euroko saila izanen du egitasmoak, eta horietatik 389.017 Europak jarriko ditu.

Programa bera ezar dezakete Europako beste lurralde batzuetan, Europako aniztasun linguistikoaren sarearen ekimen bat baita -Nafarroa sarearen parte da-.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!