Nafarroa "Mozal Legerik gabeko gunea" izendatzeko eskatu du Ahotsa.info-k parlamentuan

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 4a, 10:03
Argazkia: Parlamentuan agerraldia egin dute Ahotsa.infoko kideek. / ahotsa.info

Parlamentuan egindako agerraldian, legearen kontra egin du Sergio Labayen Ahotsa.info-ko kideak. Alderdi gehienak, PP eta UPN izan ezik, Mozal Legearen kontra azaldu dira.

"Mozal Legea ez zaigu gustatzen. Nafarroako erabakitze marko bat nahi dut. Nafarroako gauzak Nafarroan erabaki daitezela", esan du irmo, parlamentarien aurrean jositako mintzaldian Labayenek.

Alderdien gehiengoak sostengua eskaini dio. EH Bilduko Bakartxo Ruizek babesa adierazi dio hedabideari: "Ahotsa.inforen kontrako salaketak mugimendu sozialen kontra Mozal Legeak suposatzen duen eskubideen urraketa agerian uzten du".Eta bide beretik jo du Geroa Baiko Maria Solanasek, Nafarroa "Mozal Legerik gabeko gunea" izatearen alde egonen litzatekeela esatearekin bat. "

UPNko eta PPko kideek Ahotsa.inforen agerraldia kritikatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!