Nafarroan 1.970 lagun gehiago daude langabezian

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 4a, 09:33

Abendutik igo da kopurua. Orotara 45.113 pertsona daude enplegu gabe Nafarroan. Nolanahi ere, iazko datuekin alderatuz, hobera egin du egoerak: iaz, 41.946 langabe zeuden.

Nafarroako Gobernuak Gabonetako kontsumismoaren osteko ohiko ziklo bati atxiki dio langabe kopuruak urtarrilean gora egitea: "Langabe-kopurua igo ohi da urtero, serie historikoa hasi zenetik".

"Nolanahi ere, abenduarekin alderatuz izandako igoera hori langabe-kopuru txikieneko hirugarren urtea da, krisia hasi zenetik", zehaztu du.

Termino absolutuetan, jaitsiera hori krisia hasi zenetik garrantzitsuena izan da, aurreko bi urteetan (langabeen kopurua ere jaitsiz) 3.735 langabe gutxiago baitzegoen 2015ean eta 2.434, 2014an, hurrenez hurren. Zifra absolutuekin gertatzen den moduan, jaitsiera hori 2008. urtean krisia hasi zenetik handiena izan da (2015ean % 7 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz eta % 4, 2014an). Nafarroako Gobernuak ordenatu ditu datuak.

Aurrera begira jarraitu beharreko urratsak marraztu ditu Eskubide Sozialerako lehendakariordetzak: "Suspertze ekonomikoaren ingurune batean, estrategia enpleguaren politika aktiboekin aurrera jarraitzea izan behar da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!