Katuki Saguyaki, Mikel Urmenetaren marka berria

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 28a, 11:23

Kukuxumusu enpresatik bota dutela jakinarazi du Mikel Urmenetak, konpainiak, aldiz, joan egin dela adierazi du. Txema Sanz, Belatz, Asisko eta MKO sortzaileekin batera aurkeztu du 'Katuki Saguyaki'.

Katua eta xagua. Bi horiek izanen dira hemendik aurrera Mikel Urmeneta marrazkilari-sortzailearen marka berriaren irudiaren protagonistak. Katuki Saguyaki izena du marka berri horrek. Kukuxumusuren espirituaren jarraipena izanen da: umorea, kritika, kezka, egunerokotasuna… landuko dituzte orain arte bezala. Kukuxumusuren sortzailearekin batera agerraldian izan dira gainerako marrazkilariak ere. Mikel Urmenetarekin segituko dute lanean.

Irudi korporatiboa eta izen berria aurkezteaz gainera, euren lehen lana ere atera berri dute. Kamiseta bat. Iruñeko talde garrantzitsu bati omenaldia eginez: Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsari.

Mikel Urmeneta izan da Kukuxumusuren fundatzaile, sortzaile eta marrazkilaria. Krisiak baina, bete betean kolpatu zuten taldea eta bazkide kapitalista bat sartu zen Kukuxumusun: Ricardo Bermejo. Akzioen gehiengoa du berak ordutik eta bere erabakia izan da Mikel Urmeneta kaleratzearena. Hortaz, "Kukuxumusuren DNA desagertuko da". Urmenetaren akzioak baino ez dira geratzen. Hemendik aurrera, kukuxumusuren filosofia, ideiak, marrazkiak Katuki Saguyakin izanen dira.

Kukuxumusuko "marrazkilari freelance guztiak" Urmenetak berak sortu berri duen Katuki Saguyakira joan dira. Argitara eman dituzte jada fundatzailearekin batera lanean ariko diren hainbat sortzaileren izenak: Txema Sanz, Belatz, Asisko eta MKO.

Orain, bera eta Kukuxumusuko "marrazkilari freelance guztiak" Urmenetak berak sortu berri duen Katuki Saguyakira joan dira. Argitara eman dituzte jada fundatzailearekin batera lanean ariko diren hainbat sortzaileren izenak: Txema Sanz, Belatz, Asisko eta MKO.

Konpainia aurkezteaz gain, aurtengo sanferminetarako propio margotutako marrazki seriea eman du gaur argitara.

"Ulergaitza" egin zaio Mikel Urmenetari kaleratzea, hedabideei helarazitako oharrean adierazitakoaren arabera. Kukuxumusuren babesle nagusiak ukatu egin du Urmeneta bota duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!