Presoen etxeratzearen aldeko afixa ikusten delako iragarki bat aldatuko du Iberiak

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 12a, 12:43

Presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko bandera bat, pare bat ikurrin eta arrano beltza. Horiek dira Iruñera hegaldiak iragartzeko Iberiaren promozio batean ikus daitezkeen irudiak; konpainiak aldatuko duela esan du.

Berriozarko UPNko zinegotzi izan da kritika hauspotu duenetariko bat. Bildurekin lotu du balkoietan herritarrek aldarrikapenak izatea:

Hegazkin konpainiak erantzun du ez zuela "gai delikatuekin" tira-birarik sortu nahi, eta moldatu eginen duela promozioan azaltzen den irudia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!