Nabarralde saria eman diote Euskalerria Irratiari

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 30a, 10:21

"Euskararen eta euskal komunikabideen alde" urteetan egindako lanarengatik eskainiko diote Iruñerriko irrati euskaldunari garaikurra, bihar, 18:00etan, Civivox Kondestablen eginen duten ekitaldian.

"Borrokaren aurpegi eta, batez ere, ahots nagusietako bat" izateagatik saritu dute proiektua.

"26 urteko militantzia lana izan da irratiak egindakoa, alegalitatearen sokaz lotuta, lingua navarrorum-aren bidez informatzeko eskubidea defendatzen Navarrorum horren hiriburutik bertatik, errekonozimendu ofizialik gabe, legearen itzalpetik, diru laguntzarik eta publizitaterik gabe… Baina Iruñerriko euskaltzale komunitatearen bultzada guztiarekin. Euskaltzaleek irratik honek Iruñerrian egin duen lan fina baloratzen jakin baitute hasieratik eta euren arnasik gabe aspaldi itoa zelako uhinetako euskal hots bakarra".

Horrela definitu dute irratiaren lana. Eta horixe bera da, hain zuzen ere, eskertu nahi dutena.

Ekitaldiaren ostean afaria eginen dute, Arrotxapeako Auzmendi sagardotegian. Bertaratu nahi izanez gero, aldez aurretik abisatu behar da, 948 21 10 57 telefono zenbakira deituta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!