1936an fusilatutakoen gorpuak lurpetik ateratzea ordainduko du Exekutiboak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 27a, 11:53
Argazkia: Hobi komun bat eta bertan dagoen gorpua.

Gerran hildakoak hobitik ateratzearen kostua bere gain hartuko du foru gobernuak, oraindik zehaztu ez duen diru-sail bat bideratuz.

"Euren senideak non dauden jakiteko hamarkadak zain daramatzaten familien beharrari erabakitasunez erantzunen diogu", esan du Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak.

Halaber, espazio publikoa "demokratizatu beharraz" mintzatu da, eta frankismoaren sinboloak kenduko dituztela agindu du, beti ere, "bakearekiko konpromisoz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!