Olentzero Iruñeko udaletxera joanen da, lehenengo aldiz 59 urtean

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 27a, 10:37
Argazkia: Olentzeroren kalejira, Iruñeko kaleetan.

Abenduaren 24ko kalejiran, udal delegazio batek jasoko du ikazkina; udal atarian, gainera, Olentzeroren panpin bat jarriko dute Gabonetan.

Erraldoein konpartsako kide Mari Ganuzak egin du tamaina naturaleko Olentzeroren irudia. Urtero Belenisten Elkarteak jartzen duen jaiotzaren ondoan egonen da ikazkina.

24an, hamar minutuz-edo egonen da Olentzero udal delegazioarekin. Joseba Asiron alkatea izanen da bertan. 15.000 euroko diru-laguntza izanen du Olentzeroren Lagunak eragileak, ekitaldiak 30.000 euroko kostua badu ere. Orotara, 60.000 pertsona inguru joaten dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!