Pentsio duinen aldeko herri ekimen legegilea aurkeztu du Pentsionistak Martxan-ek

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 27a, 10:06
Argazkia: Pentsionistak martxan-eko kideak herri ekimen legegilea aurkezten, Parlamentuan, atzo.

Parlamentuan landu nahi dute proposamena, eta, horretarako 7.000 sinadura bildu behar dituzte. Bi puntu barnebiltzen ditu proposamenak: lehenik, gizarte zerbitzu eta pentsio duinak eskaintzea; bigarrenik, 1.080 euro arteko soldata ziurtatzea hilero.

70.000 lagunek 700 eurotik beherako pentsioak dauzkate Nafarroan. Europako Batasunaren arabera, hilero, gutxienez, 1.080 euroko diru sarrera bermatuta eduki beharko luke Nafarroako herritar batek, kontuan izanda lurraldeko baldintza sozioekonomikoak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!