Parlamentuan saio berezia, erabakitzeko eskubideaz

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 27a, 08:49
Nafarroako Parlamentuan lehen aldiz eginen da osoko bilkura monografikoa. Agr:parlamentonavarra.com

EH Bilduren ekimenez, osoko bilkura berezia eta monografikoa eginen da.

Erabakitzeko eskubidea izanen da nagusi gaur Nafarroako Parlamentuan. EH Bilduren ekimenez, osoko bilkura berezia eta monografikoa izanen da. Alor politikoan, ekonomikoan eta sozialean Nafarroako gizarteari ahotsa eta erabakia eman ahal izateari buruz eztabaidatu nahi dute EH Bilduk eta akordio programatikoa izenpetu duten gainerako hiru alderdiek: Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak. Aurrez aurre izanen dituzte UPN, PP eta PSN. Eztabaidaren aurretik, autodeterminazio eskubidea parlamentura ekartzea leporatu diote EH Bilduri, baina ikusteko dago eztabaidaren mamiari helduko ote dioten.

Lehenik Adolfo Araizek hartuko du hitza 20 minutuz, eta tarte berean talde bakoitzeko ordezkariek hitz eginen dute. Gero, gobernuko ordezkari batek har dezake hitza, eta, jarraian, taldeei proposamenak aurkezteko txanda iritsiko zaie. Proposamen bakoitza eztabaidatuko da, eta amaieran, bozkatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!