Ingelesa ikasteko aukera ez dela inoiz faltako ziurtatu du Barkosek

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 27a, 08:40
Uxue Barkos kazetarien galderei erantzunez. Arg:eitb.eus

PAI programa txertatua duten ikastetxeetako zuzendariekin bildu dira Uxue Barkos presidentea eta Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoza.

“PAI abian da. Ingelesa ikasteko programak aurrera segituko du eta jarraituko du beti eta hezkuntza komunitateak eskatzen duenaren arabera. Eredu baten alde egin duena ez da Gobernua, baizik ikastetxe askotako zuzendariak. Analisia, kontsentsua, elkarrizketa eta erabakia hartzea behar da. Inoiz faltako ez dena, ingelesa ikasteko aukera izanen da”, hala nabarmendu zuen Uxue Barkos presidenteak atzo zuzendariekin egindako bileran.

Nafarroako Parlamentuan aurretik ere entzun dituzte PAI programa ezarria duten ikastetxeetako zuzendariak. Eurek ere bat datoz esaterakoan, programa dena delakoa ere kalitatezkoa izan behar dela. Ingelesa ikasi nahi duten hiru urteko haurrek heldu den urtean aukera hori izanen dutela baieztatu du Barkosek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!