Landabenen inbertsioa izanen dela baieztatu du Volkswagenek

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 26a, 08:40
Landabengo lantegian Golf markako autoak egiten dira bereziki. Arg: @VW_es

Seat eta Volkswagen taldeetako Erakunde Harremanetako presidenteordeak berretsi du konprometitutako inbertsioak iritsiko direla Iruñeko fabrikara.

Volkswagenek Espainian dituen fabriken inguruan bilkura egin zuen. Madrilen batzartu ziren taldeko arduradun zenbait. Bilera horren ondoren berretsi zuen Ramon Paredes Volkswagen Espainiako Erakunde Harremanetarako presidenteordeak Landabenen inbertsioa izanen dela Volkswagenek hartutako konpromisoa aintzat hartuta.

Volkswagen taldearen estrategiarako Espainian lan egitea "oso garrantzitsua" dela onartu dute arduradunek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!