Indarkeria matxista emakumeen giza eskubideen urratze larriena da

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 25a, 17:59
Nafarroako Gobernuak elkarretaratze isila egin du Azaroaren 25aren harira. Idoia Zabaleta / Argazki Press

Hau da Nafarroako Gobernuak bere adierazpen instituzionalean azpimarratu duena. Mobilizazio ugari antolatu dira egun osoan zehar indarkeria sexistaren aurka.

Azaroaren 25aren harira, mobilizazioak egin dituzte hainbat kolektibok, sindikatuk eta erakundek. Nafarroako Gobernuko kideek Uxue Barkos presidentea buruan zutela, gaur goizean minutu bateko isilunea egin dute. Era berean adierazpen instituzional bat onartu du gobernuak, adieraziz indarkeria matxista "emakumeen giza eskubideen urratze larriena" dela eta horrek "kostu pertsonal, sozial eta ekonomiko oso handia" duela emakumeen garapen pertsonalean nahiz gizartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!