'La Gaceta'-ren barkamena onartu du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 25a, 12:35

"ETAzalea" izatea leporatu zien egunkariak Iturrama Institutuari eta Amaiur Ikastolari, eta Nafarroako Gobernuak lege ekinbideei ekin zien; orain, bertan behera utziko ditu.

Abuztuaren 15ean, Nafarroak 725.000 euroz saritu du Iturrama institutu ETAzalea izenburua jarri zion artikulu bati. Exekutiboak gezurra argitaratzeagatik ekinbide legalak hartuko zituela jakinarazi zuen, eta adiskidetze oharra atera zezan eskatu zion hedabideari.

Hala egin zuen La Gacetak. Agerkarian argitara emandako oharrean, barkamena eskatu zieten bi ikastetxeetako ikasle, irakasle, ikasle ohi eta hezkuntza komunitate osoari ohorean eginiko kaltearengatik. Era berean, Iturrama Institutuko berrikuntza lanetarako 725.000 euroko diru laguntza ematea, joan den legealdian UPNren gobernuak hartutako erabakia izan zela aitortzen dute.

PPNko Nuevas Generaciones-ek eta norbanako batek ere Twitterren iraindu egin zituzten bi ikastetxeak eta atzera egin dute esandakoetan, beti ere, salaketa ekiditze bidean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!