Denda txikiek ere 'Black Friday' eginen dute

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 25a, 11:46

Merkealdiak izanen dituzte ostiralean 170 dendek -zerrenda webgunean ikusgai-, Iruñeko udalarekin elkarlanean antolatutako 'Black Friday'-aren karietara .

Alde zaharreko, Zabalguneko, Donibaneko, Iturramako, Mendillorriko, Arrotxapea, Ermitagaña eta Mendebaldeako eta Martin Azpilikuetako dendarien elkarteek bultzatu dute egitasmoa.

Amerikako Estatu Batuetako ohitura da Black Friday delakoa, baina badu oihartzuna ere handik kanpo, eta, azken urteotan, geroz eta ohikoagoa da bestelako tokietan ere egitea. Denetariko saltokiek hartuko dute parte; arropa, jakiak, lurrinak eta beste salduko dituzte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!