Bi urtera murriztu diote zigorra Ibon Estebani

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 12:53

Xabat Moran, Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles absolbitu ditu Auzitegi Gorenak; Ibon Esteban eta Ainhoa Villaverderi zigorra bi urtetara murriztu die eta datozen asteotan kalean izanen dira.

Segiko kide izatea leporatuta atxilotu zuten Esteban, 40 gazteren militantzia politikoa epaitu zuen auziaren karietara. Auziko gainontzeko kideak ere libre dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!