Oneka marrazoaren itzulera

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 12:35

Oneka marrazoaren ikuskizunaren DVDa bihar aurkeztuko dute Ene Kantak ekimeneko lagunek, 18:30ean, Iruñeko Elkar dendan. Hemen eros daiteke.

Ene kantak-eko lagunek sekulako arrakasta lortu dute Oneka marrazoaren ikuskizunarekin, 2014ko urriaren 15ean, eta Euskalerria Irratiaren eskutik, Gaiarre antzokian estreinatu zutenetik. Gaiarre bete zuten. Gero, Zentral Kafe Antzokia, birritan. Donostia, Gasteiz eta Bilbon ere izan dira, arrakasta handiz, baita beste hainbat herritan ere. Aurtengo urriaren 3an, Barañainen, ikuskizunaren bideoa grabatu zuten, auditoriuma mukuru beteta, eta orain DVD formatuan salgai jarri behar dute. Etekinak Lekunberriko Pulunpe aldizkaria laguntzeko erabiliko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!