Indarkeria sexistaren aurrean kalera ateratzeko deia zabaldu du mugimendu feministak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 24a, 11:32

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren karietara, manifestaziora deitu du Eraso Sexisten kontrako Plataformak; bihar izanen da mobilizazioa, 20:00etan, Gaztelu enparantzatik irtenda.

"Asmo onek eta diskurtso hutsalek ez digute ezertarako balio; ez ditugu politikariak manifestazioen lehen lerroetan ikusi nahi, itxurakerian. Eskatzen diegu bulegoan gera daitezela, izurri hau behingoz erauzteko behar diren neurri zehatzak koordinatzen". Sexu Indarkeriaren Aurkako Emakumeen Nafarroako Plataformako kideenak dira hitzak. Ekintzak galdegin dituzte, ez mamirik gabeko zurikeria.

Izan ere, indarkeria matxista "agenda politiko guztietan" lehentasunezkoa izan beharko litzatekeen arren, egun, ez da hala. "Zifrak" baino ez dira hildakoak, gizartean aurrean, Plataformako kide Teresa Zabalegiren aburuz. 

Hori dela eta, biharko mobilizazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!